Irudia
Azaroaren 11n, Ernioko tontorra zapaldu zuten Batxilergoko 1. mailako ikasleek. Gorputz hezkuntza ikasgaian Wikiloc aplikazioa ezagutzen aritu dira, horrela, mendian segurtasunez ibiltzen ikasi dute, ibilbideak jarraitzen eta norberak bere ibilbide propioak nola sortu ikasten aritu dira, besteak beste.
Egun osoko irteeran, Euskal Herriko tontor mitiko bat konkistatu zuten: Ernio. Haizeak gogor jo bazuen ere, primeran igaro zuten eguna natura bete-betean, ikuspegi ederrez gozatuz eta gure bazterrak hobeto ezagutzeko aukera paregabea galdu gabe.