LIZEOAK "Ciencia en Acción"-en OHOREZKO AIPAMENA JASO DU

Gure ikastolak ohorezko aipamena jaso du Ciencia en acción izeneko azokaren 14. aldian, bertan egindako fisika erakustaldiengatik. 2000. urteaz geroztik, Espainiako Estatuko hiri batean urtero egiten den azoka edo topaketa da Ciencia en acción delakoa, parte hartzaile ugari elkartuz. Aurtengoa, esaterako, Bilbon egin zen, urriaren 4an eta 5ean.

Parte hartu ahal izateko, baina, proiekturen bat aurkeztu eta antolatzaileen oniritzia jaso behar da, galbahe modukoa igaroz. Gure ikastolak, hain zuzen, iragazki hori gainditu eta topaketan saio presentzialak egiteko aukera irabazi zuen. Hala, Mikel Etxaniz irakasleak eta Ane Etxeberria, Xabier Salaberria eta Eneko Calafell ikasleek hidrostatika ardatz zituzten fisika erakustaldiak burutu zituzten Bilbon, gainerako partaideen interesa piztuz eta epaimahaiaren aipamena jasoz.

Hori gutxi balitz, telebistan ere agertu ziren gure ordezkariak, Gaur Egun albistegian, eta, halaber, Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan elkarrizketatu zituzten Calafell eta Etxeberria ikasleak. Jarraian dituzue, batetik, bi eguneko esperientzia horren berri kontatzen duen bideoa; eta bestetik, gure ordezkariak Gaur Egun albistegian ageri diren unea eta aipaturiko irratsaioan egindako elkarrizketa.
 

 

Ciencia en Acción jardueraren kronika

 

Gaur Egun

Irratian