Euskararen eta ikastolen alde… egin klik!

Euskara ahora lelopean ate-joka dugu Kilometroak 2013 jaia, eta harekin batera, azken bi urteetan bezala, Klikmetroak egitasmoa. Kilometroak jaia girotzeko eta dirua ateratzeko tresna interesgarria da Klikmetroak proiektua, bi zutabetan oinarritzen dena: Norbanakoak eta Babesleak.

Gure ikastolan, hain zuzen, ahalik eta norbanako gehien egiteko erronkari heldu diogu. Irailaren 22ra arte dugu horretarako epea, eta denon laguntza behar dugu: Lizeoko irakasleena, langileena nahiz gurasoena. Norbanakoak egiteko prozedurari dagokionez, klikmetroak orrialdera sartu eta pausoei jarraituta, erraz egiten da metroa. Ez da besterik behar. Hortaz, ez dugu aitzakiarik.
Euskara ahora… eta sarera!