BATERA, BAGARA, BAT GARA – ARROPA SALMENTA KANPAINA HASI DA

Kilometroak 2021 Goierrin antolatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik. Urte berezi honetan ekimena bera ez da ohikoa izango, baina ilusioz eta arduraz erantzungo zaio Gipuzkoatik aurtengo erronkari. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean egingo dugu aurtengo ekitaldia.

Apirilaren 28tik maiatzaren 10era bitartean arropa kanpaina jarri dugu martxan. Ez da arropa erosteko beste aukerarik egongo. Beraz, aurtengo Kilometroetako jantziak nahi dituenak hamabost egun hauetan erosi beharko ditu. Egindako eskaera, ikastolan bertan jaso dezakezu.

Hemengo link honetan duzu eskaera egiteko aukera: www.kilometroak.eus/denda