Diru bilketa AEK-ren alde

AEK-ren Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! kanpainari ekarpena egin dio Lizeoak. Denera, 870 euro bildu ditugu; langileek 435 euro eta Lizeoak beste horrenbeste. Langileek kutxak jarri dituzte Lizeoko bulegoetan eta irakasle geletan dirua biltzeko asmoz. Lizeoak, berriz, ohi bezala, Korrikako kilometro bat erosteko adinako ekarpena egin du.

Gogoratu, edonork egin dezakeela bere ekarpena AEKri bultzada bat emateko. Informazio gehiago hemen: https://www.aek.eus/eu/bultza