IBARRAKO KILOMETROETAKO "ERRONKA"N ARITU GARA

DBH 3ko eta DBH 4ko ikasle talde batek ordezkatu du Lizeoa Ibarran atzo ospatu zen KILOMETROAK festan. Gure gazte kuadrilla, bi irakaslek lagunduta, klasiko bihurtu den ERRONKAn aritu da lehian, beste 15 ikastolarekin batera.

Guztira zazpi proba burutu zituzten atzo, horietako bi nahikoa bereziak. Lehenengoa, sormen lan bat izan zen. Gure herriak, Pasaia eta Lezo, ezagutzera eman behar zituzten 1,5x2 metroko mural baten bitartez. Ikusi argazkietan zein ederki irudikatu zituzten bi herriak. Bigarren proba berezi bat ere gainditu zuten gazteek, sukaldari onak direla demostratuz. Hain zuzen ere, ikasleek beraiek sukaldatu behar izan zuten gerora talde guztiek dastatu zuten paella goxoa.  

Bestela ere, mota desberdinetako probak gainditu zituzten lizeokoek: fisikoak, burua erabiltzekoak, eta baita Ibarrako produktu tipikoa den piparra bildu eta enbotatzea.

Bestetik, Ibarrako Uzturpe ikastolak antolakuntzaren testigua pasa zion atzoko ekitaldian Orereta ikastolari. Ibarrako lagunak, bejondeizuela egindako lan bikainagatik eta errenteria-oreretarrak eutsi, bidelagun izango gaituzue urte polit honetan.