“HERRIAN XALTOKA” EKIMENAREKIN BAT EGIN DUGU

Lezoko kultura, euskara, jendea eta ondarea ezagutarazteko proiektua jarri du martxan Lezoko Xalto pailazo ezagunak: HERRIAN XALTOKA. Pasaia-Lezo Lizeoak dituen oinarriekin bete-betean bat egiten duen proiektua izanik egitasmo interesgarri honekin bat egin dugu.

Xalto pailazoak Lezori buruzko bideo sorta bat ekoizteko asmoa du, tarten herriko pertsonaiei elkarrizketak ere egingo dizkie. Sortutako material guztia libre ikusteko moduan egongo da YouTuben guztiok gure herriko kulturaz busti gaitezen. Dena den, gure asmoa bideo horiek LH1eko eta LH2ko ikasgeletan ikasleek elkarrekin ikustea eta lantzea da. Gainera, Lezoko ikastolara bisitaren bat egingo duela agindu digu Xaltok.

Hori guztia aurrera eramateko, diru bilketa kanpaina egiten ari da Xalto. Batetik bestera dabil Matchfunding kanpainarekin [Ikusi bideo honetan Xalto Lezoko ikastolan].

Baina, zer da Matchfunding? Ba, Crowdfunding kanpaina baten antzekoa da, hau da, edonork dirua eman dezake, eta emandako kopuruaren truke sari bat jasoko du. Aurretik helburu bezala jarritako diru kopuru jakin batera iritsiz gero proiektua aurrera doa, bestela dirua itzuliko zaio aurretik eman duenari. Eta, zein da aipatutako bi formulen arteko desberdintasuna? Gipuzkoako Foru Aldundiak Piztu Meta! kanpainarako aukeratu du “Herrian Xaltoka” proiektua beste hamabost proiekturekin batera. Hala, Aldundiak herritarrek emandako diru kopurua adina diru jarriko du horietako proiektu bakoitza laguntzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Matchfunding eta Crowdfunding terminoen arteko desberdintasuna.

Beraz, proiektuak aurrera egin dezan diru bilketa kanpainan dabil Xalto. Pasaia-Lezo Lizeoak egin du bere diru ekarpena eta zuek ere jar dezakezue zuen aletxoa. Hemen informazio gehiego HEMEN