ALKATEA BISITAN IZAN DUGU LEZOKO IKASTOLAN

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, ikastolan egindako obrak ikustera gonbidatu dugu. Nekane Artola Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak egin dio harrera, Edurne Urkiola zuzendariak  lagunduta. Hain zuzen ere, Lezoko Udalaren diru laguntza jaso dugu jolas eremuaren estalkia, egurrezko jolasak eta berdegune berria eraikitzeko. Egindako inbertsioa guztira, 440.000€ ingurukoa izan da, eta Lezoko Udalak, 100.000€ bideratu ditu azpiegitura hau egitera.

Lezoko ikastolako jolas-patio erdia estalita dago ikasturte hasieratik, izan ere, Lezoko Ikastolak ez zuen eremu estali nahikorik eguraldi txarra egiten zuen egunetan ikasleak kalean egon zitezen. Horrez gain, pista erabat porlanezkoa izateak ere haurren jolasa mugatu egiten zuen. Eskola orduz kanpo pista erabiltzen zuten guraso eta herritarrek ere, eremu estaliaren falta sumatzen zuten. Jolas eremua estali ondoren, gainera, bero handia egiten duen egunetan ere itzalaz baliatuko dira ikasleak zein herritarrek. Behar honi erantzuteko ikastolako familiek eta langileek osatutako batzordea osatu genuen, eta batzorde horrek etengabeko gidaritza izan du lanen diseinuan eta orohar prozesu osoan. Batzordeak landu eta proposatutako proiektua ikastolako Artezkaritza Kontseiluan lehenik eta Batzarrean ondorenean onartu genituen. Behar horren aurrean Amaia Errasti, ikastolako komunitateko kide den arkitekto Lezoarrari proiektua egin zezan eskatu genion. 

Orain artean bezala, ikastolako jolas eremua zabalik egongo da arratsaldetan eta asteburuetan edozein herritarrek erabili ahal izateko. Lizeoak eremua erabili eta ongi zaintzako gonbita egiten dizue.

Jarraian dituzuen loturetan irakurri ditzakezue prentsan alkatearen bisitaren inguruan argitaratu dituzten artikuluak:

HITZA

LEZOKO UDALA

EL DIARIO VASCO