EUSKAZ JOLASTU EGITASMOA MARTXAN

Jolasean harrapatu ditugu LH6koak, baina ez dira ohi bezala jolas librea ari. Irakasle bihurtu dira, LH3koen irakasle, hain zuzen ere. Euskaraz jolastu ahal izateko baliabideak eskaintzea dugu helburu. Azken egunetan LH6koak hiru jolas berreskuratzen aritu dira gerora hirugarren mailakoei jolas horiek erakusteko: Anbo-atoKokodrilo-kokodrilo eta Urtarrilean jaio dena. Begira argazki hauetan zein ongi pasa duten denek.

Euskararen erabilera handitzeko asmoa dugunez, EUSKARAZ JOLASTU egitasmoak segida izango du datozen hilabeteetan, jolas gehiagorekin eta maila desberdinetako ikasleekin.