EUSKARALDIARI BEGIRAKO LANKETA BEREZIAK EGIN DITUGU

EUSKARALDIAhasi aurretik lanketa berezia egin dugu gure komunitateko bi ataletan. Batetik, autobus zerbitzuko langileak, eta bestetik, aurten EUSKARALDIAn lehen aldiz parte-hartu ahal izango duten 16 urteko gazteak (BATX 1).

Egoitz Albisu, Pasaiako Euskaraldiko arduraduna lizeoko goiko eraikinera etorri zaigu bitan. Euskararen erabilerari dagokionez, autobusak ez dira plaza erraza. Horregatik, Ahobizi/Belarriprest rolen inguruko saioetan egin ohi den gogoeta -zailtasunak, estrategiak...- aproposa iruditu zaigu garraio-lantaldean burutzeko. Antzerki gelan aritu dira Albisurekin.

Bestetik, euskaren aldeko ekimen garrantzitsu honetan lehen aldiz parte-hartzeko aukera izango duten BATX 1eko ikasleekin aritu da Albisu liburutegian. Hizkuntza-ohituren gaineko gogoeta egin, Euskaraldia ezagutu eta  Belarriprest/Ahobizi rolak aukeratzeko jolasean aritu dira tapiz erraldoi baten laguntzaz.

Eta gogoratu, hilaren 18tik abenduaren 2ra, HITZEZ EKITEKO GARAIA da