JON MUÑIZ, EGUBERRIKO POSTALAREN EGILEAREKIN HIZKETAN

Urtero Eguberriko postala diseinatzearen ardura gure komunitateko kide desberdin bati enkargatzea da gure asmoa. Aurten, jada zuen etxeetan dagoena, Jon Muñiz Elola sanpedrotarrak egin du. Harekin egon gara tarte batean egin duen diseinuaren inguruan hizketan.

 

Hasteko, Jon, Lizeoko ikasle ohia eta gaur egun guraso zara. aurkeztu zure burua pixka bat.

Jon Muñiz Elola naiz, 1979ko promoziokoa. 17-18 urte bete arte Lizeoan ibilia, eta gaur egun, etxeko bi alproja han dituena. Lorategi eta parke diseinatzailea edo paisajista naiz, eta ikasle garaian, ikasi gutxi baino asko marrazten zuen horietakoa.

Zein aldarterekin hartu duzu Eguberriko postala egiteko egin dizugun proposamena?

Bakoitzak gutxi eginez gero dantzako errexo.

Lizeoko goiko eraikina ageri da sortu duzun irudian, zuhaitzez inguratuta, eta gaztetxo bat tiragoma batekin. Azalduko diguzu zer esan nahi izan duzun elementu horiekin guztiekin?

Lizeoko eraikina marraztu dut nork bidaltzen duen erraz identifikatzeko. Zuhaitzak agertzen dira ikastola zein ingurutan dagoen adierazteko, eta baita zuriguneak tapatzeko. Eta globoak gure bost guneak identifikatzeko: Lezo, Trintxerpe, San Pedro, Donibane eta Antxo. Gazte bat tiragoma batekin: 2022 fuera, eta beste baten bila doalako, eta ikastolan ikasteaz aparte jolasa eta bihurrikeriak ikasten direlako. Inportante! Bihotz bat ere marraztu dut, 2023a barruan duena, 2023a polita izango delako. 

Ikasle ohi gisa, zein oroitzapen ekartzen dizu Olatzar bideko eraikin horrek?

Ez naiz memori onekoa baina, bizitzako bi/hiru fase oso ezta? Gazte gazte sartu eta bizipen asko, onak eta baita txarrak ere, 17/18 urtera arte.

Bertsotan ez, Ander Lizarraldek hartu baitu lan hori postalean, baina zer esango zenieke Lizeoko komunitateko familiei datorren urtera begira?

Ondo Bizitzeko!