KILOMETROAK JAIAREN URTE OSOKO EGITARAUA AURKEZTU DUTE

Urriaren 1ean ospatuko da Kilometroak 2023 jaialdi handia "erriola" lelopean. Errenteria-Oreretan izango da, Orereta ikastolak antolatuta. Hala ere, eredu berriari jarraiki, urte osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira eta horiek aurkeztu dituzte jada. Hemen dituzue aurkeztu dituzten mugarrietako batzuk:

Otsailaren 20tik 24ra, Egunkariatik Berriara, 20 urte, ekimen sorta egingo dute Euskaldunon Egunkariaren itxiera gogoan.

Martxoaren 24an, euskara batuaren lehen urratsetan erabakigarriak izan ziren gizon eta emakumeei omenaldia egingo zaie.

Maiatzaren 6an, 12 orduko etengabeko ikuskizun maratoia izango da.

Maiatzaren 19an eta 20an, musika emanaldiak ikastoletako ikasleek, Landarbaso abesbatzak, Ainhoa Larrañagak eta Thierry Biskaryk, besteak beste parte-hartuko dutela.

Maiatzean, Erriola abestiaren eta bideokliparen aurkezpena.

Uztailean, Ur Muga festibalarekin bat egingo du Kilometroak jaiak.

Urriaren 1ean, Kilometroak 2023 jaialdia