LARUNBATGORRI KALEJIRA HERRIKOIA, LEZON

Aurtengo Inauterietan Lezoko ikastolako guraso taldeak kalejira herrikoia antolatu du Lezoko Herri Eskolakoekin batera.
Larunbatean 17:00etan Lezoko Lopene auzotik abiatuko da. Lezoko Txirbilla Aisialdi taldeak girotutako karroza batekin herrian zehar buelta bat eman eta Gurutze Santuaren plazan amaituko da txokolatada batekin. Larunbatgorri izanik, gai librea izan arren eta bakoitzak nahi duenaz mozorratzeko aukera izango duen arren, osagarri gorri bat eramatea eskatzen dute.
Denok elkarrekin ondo pasatzea dute helburu!!! Gora inauteriak, gora trapujale eta gora Lezo! Animatu zaitezte!