KULUNKAN: LH3ko eta DBH3ko ikasleak berriz elkarrekin
KULUNKAN proiektuaren lehen bi taldeak elkartu ditugu Lizeoan, Ikusi bideo honetan une hunkigarri hori. Argazki zaharrak ikusi, opariak elkarbanatu eta jolasean aritu dira denak. Hain zuzen ere, ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 3. mailan dabiltzan ikasleak eta DBH 3. mailan dabiltzanak izan ziren KULUNKAN egitasmoa estreinatu zutenak duela bost ikasturte. Bi urte zituzten txikienek egitasmoan hasi zirenean eta handienak, berriz, LH 4 mailako ikasle ziren.
KULUNKAN hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz Lizeoak sortu duen egitasmoa da. Batetik, bi urteko umeei eta haien gurasoei hainbat ekintza proposatzen zaizkie euskara beren etxeetako ohituretan txertatzen hasteko. Bestetik, bi urteko umeari bere inguruan bizi den Kulunkan-lagun bat izendatzen zaio (LH4 mailakoa). Ekintza honen helburua da txikienak jakin dezala handiena kalean ikusten duenean harekin lasai euskaraz egin dezakeela.