Giro apartarekin ospatu dugu 2023ko Lizeo Eguna

Lizeo Eguna ospatu dugu, gure hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion festa handia. Eguraldia lagun, Haur Hezkuntzako, LH2ko, LH4ko LH6ko eta DBHko ikasleek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu. Euskal Mitologia izan da aurten ikasleek landu duten gaia, eta ohitura bilakatuta, Gotzon Pozak sortu ditu koreografia ederrak.

Omenaldien tartean, ohi bezala, hasteko, Lizeoan bere ibilbidea ikasturte honetan bukatuko duten Batxilergoko 2. mailako ikasleak omendu ditugu. Ondoren, 1987ko promozioko ikasleak gonbidatu eta omendu ditugu. Eta bukatzeko, ikasturte honetan erretiroa hartu duten lau langileei agurra egin diegu: Maria Antonia Etxarri Lujanbio, Eulogio Genova Emezabel, Julen Ezkurdia Mujika eta Edurne Murgiondo Biain

Ez da falta izan jatekoa, edatekoa, musika eta beste hainbat ekintza.

Hemen eguneko argazki bilduma.