LH5eko ikasleak Alaine Agirre idazlearekin tertulian

Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. LH 5etik pasa diren ikasle guztientzako ezagunak diren pertsonaiak dira bostak. Alaine Agirrek idatzitako Munstro Txikiak ipuin sortako pertsonaiak dira, hain zuzen ere. Pasaiako Udalaren euskara sailak lagunduta, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren barruan, gure ikasleek idazlearekin hizketan aritzeko aukera izan dute. Donibaneko Ubera liburutegian giro magikoa sortu da Alaine Agirre eta ikasleen artean. Ehunka galdera egiteko aukera izan dute: munstro txikien inguruan, literaturaren inguruen eta baita bizitzaren inguruan ere. Saioa motz geratu zaie!