Eraikin batetik besterako aldaketak lantzen ari gara ikasleekin
Gure ikastolaren tamainak eta egora geografikoak dezente baldintzatzen ditu ikasleen ziklo aldaketak, horregatik, lan berezia egiten dugu ikasleek eraikin eta lagun berriak ezagutu ditzaten. Esaterako, herrietako ikastoletako bost urteko ikasleek Lezoko ikastola ezagutzeko saioak egin dituzte. Ikasle horiek datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara pasako dira, Lezoko ikastolan ariko dira, eta eraikin berria goitik behera ezagutzeko aukera izan dute zenbait bisitatan. Lezoko, Antxoko, Donibaneko, Trintxerpeko eta San Pedroko ikasleak, gainera, elkar ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste, jolasen bitartez.
Ikasturte honetan LH2 mailan dauden ikasleek ere aldaketa nabarituko dute, datorren ikasturtean Lizeoko eraikin nagusira joango baitira. Horregatik, txango berezia egin dute Lizeora. Ikastolan LH3ko ikasleak zituzten zain eraikina, gelak, jolas eremuak, urmaela, baratza eta beste zenbait sekretu erakusteko. Lizeoko goiko eraikina ezagutu ondoren Arrokaundietara joan dira denak elkarrekin bazkaltzera. Argazki galeria HONETAN bildu ditugu bisita horretako une batzuk.