Herri kirolak ezagutuz eta gozatuz
KULKI ekimeneko lagunak bisitan izan ditugu eta Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek euskal kirol tradizionalak ezagutzeko eta probatzeko aukera izan dute.
Euskal kultura bizirik mantentzeko modu bikaina izan da. Eskerrik asko, KULKI, esperientzia zoragarri honengatik!
Primeran pasa dugu euskal kirolaz gozatzen!