Aitor eta Iker zuzendariak "Heldu euskarari" proiektuko azkeneko protagonistak

Hemen da Errota Guraso Taldearen “Heldu Euskarari” proiektuaren hirugarren bideoa. Guraso taldekoak, oraingoan, Lizeoaren egitekora hurbildu dira. Zer egiten du Lizeoak euskarak aurrera egin dezan? Zuzenena, zuzenean zuzendariei galdetzea: Iker Vidalek eta Aitor Salaberriak bertatik bertara kontatu digute nola egiten duten lan egunez egun gure hizkuntza indartzeko eta sustatzeko. Ikusi eta entzun!