Oihana Iguaran eta Aner Peritz guretzako bertsotan: Euskaraz ari, euskara sari!

Lizeoan euskaraz gehien aritzen direnek merezitako saria jasotzen dute, eta lehenengo hiruhileko honetan DBH3, DBH4 eta Batxilergoko 130 ikaslek goiz borobila pasa dute. Hain zuen ere, pasa den abenduaren 14an Donostia Arenan jokatuko zen Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako finalean aritu diren bi bertsolariren saio apartaz gozatzeko aukera izan dute: Oihana Iguaran eta Aner Peritz.
Egun berezia hamaiketako goxo batekin borobildu dute.

Zorionak sarituei! Lizeoan euskaraz aritzea beti da saritua!