Bost urtekoen antzerkiak festa giroa ekarri du gure ikastoletara
Xango geletako bost urteko umeek giro ederra sortu dute gure herrietako lau ikastoletan! “Artzain gezurtia" ipuina antzeztu dute, Inaxio artzainaren historia kontatuz.
Txikienen sormena eta irudimena oholtza gainean ikustea benetako gozamena izan da.