Mikel Santos "Belatz" LH3ko ikasleekin Ubera liburutegian

Mikel Santos "Belatz" marrazkilari iruindarra Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleengana etorri da bisitan, Ubera liburutegira. Ikasleek aurrez Alaine Agirrek idatzi eta Belatzek ilustratutako Mustro txikien liburuak irakurri dituzte gelan, eta esperientzia horrek marrazkilariaren lana gertutik ezagutzeko aukera eman die.
Bisita hau, gainera,  KIMU proiektuaren barruan euskara arloan, ikasleek komikigintza landu duten garai berean iritsi da. Argazkien artean ikasleek sortutako komiki-tirak ikus ditzakezue. Belatzek emandako aholkuak oso baliagarriak izango zaizkie beren sormen prozesuan, dudarik gabe.