Euskararen transmisioa belaunaldiz belaunaldi: hemen Josemi Badiola lezoarraren historia.

Bere ume garaian, ikastolak debekatuta zeuden, eta euskaraz ikasteko aukerarik ez zuen izan. Hala ere, bere semeak eta bere alabak euskaraz ikastea lehentasun izan zuen beti, eta gaur egun, bilobak ere euskaraz aritzeak poz handia ematen dio.

Lezoko Errota Guraso taldekoak Josemirekin izan dira Heldu Euskarari proiektuko bideo berri honetan, euskararen aldeko konpromiso honek zer-nolako eragina izan duen jakiteko asmoarekin