Danborrak astintzen sansebastian bezperetan. Giro zoragarria sortu da gure ikastola guztietan
Sarriegiren doinuak jotzen aritu dira gaurkoan gure umeak. Danborrak astintzen aritu dira sansebastian bezperetan eta giro zoragarria sortu da gure ikastola guztietan.
San Pedroko ikastolan, gainera, Tirritarrari esker, danbor-jole txikiek zuzeneko musikariek lagunduta egin dute emanaldia, festa giroa are bereziagoa sortuz.