Haurrak goizago jasotzea
Gurasoen/ tutoreen lanagatik edo, haurrak ikastolara lehenago ekartzeko beharra dutenentzat, Lizeoak aurten ere Haur Hezkuntzako haurrak goizago jasotzeko zerbitzua mantentzeko asmoa du. Hala, haur horiek goizeko 07:30etik jasotzeko aukera egongo da. Lezoko ikastolan ere, LH 1 eta 2.mailetako umeek aukera izango dute, baina ez dute garraio zerbitzurik izango.
2022/23 ikasturtetik aurrera aldatu egingo da zerbitzu honen ordainketa. Modu finkoan erabiltzen dutenek: orain arte ordu erdika ordaintzen zen eta hemendik aurrera kuota bakarra ordainduko da, 23 € hilero, hamar hilabetez, 7:30etik aurrera zerbitzua erabiltzeagatik. Ordainketa hori urrian hasi eta uztailera bitarte, biak barne, izango da. Bigarren seme-alabek %50eko hobaria izango dute.
Tarteka erabiltzen duten ikasleentzako bost aleko tako bat egongo da eta bere prezioa 20,00 eurokoa izango da. Nahiko maiztasunarekin erabiltzen duten ikasleei finkoak balira bezala kobratuko zaie. Diru sarrerak egiteko honako kontu korronteak dituzue:
Kutxabank: ES63 2095 5202 28 1060198347
Laboral Kutxa: ES48 3035 0125 1 1 1250014694