Kalitatezko hezkuntza
Pasaia-Lezo Lizeoko klaustroarentzat kalitatezko hezkuntza ikasleen gaitasunak bilatzen dituen hezkuntza da, batez ere nortasun (auto)kritikoa. Hori, curriculum eguneratu eta metodologi egokiaren bidez, ilusiozko giroan, eta langileok gustura egonez lortuko dugu.
Horrez gainera, kalitatezko hezkuntzak beste hauek ere bildu behar ditu: euskara eta euskal kultura sustatzea, komunitatearen asebetetzea bilatzea, emaitza onak ahalbidetzea, talde lanerako gogoa eta nahia piztea, ikasleei gizartean ongi moldatu eta txertatzeko tresnak ematea, Hezkuntza Proiektua komunitate osoarekin adostua izatea, eta erakunde dinamiko eta eraginkor batek eraginda izatea.
Hau da:
- Ikasleen gaitasunak bultzatu
- Curriculum eta metodologia egokiz
- Euskara, euskaltzaletasuna eta euskal kultura bultzatuz
- Hezkuntza Proiektua adostuarekin