Bekak 2024-25

2024/25 IKASTURTEKO BEKAK

2024/25 ikasturterako ikasketa-beka eta laguntzetarako deialdia zabalik dago. Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena.

EUSKO JAURLARITZAKO BEKA

Adin tarte bakoitzak laguntza ezberdinak eta diru sarrera muga ezberdinak ditu.
Ikasmateriala, Jangela, 0-1-2 kuotak, hezkuntza premia bereziak, desplazamendua (Ikus
baldintza orria): LAGUNTZEN ORRIA EUSKARAZ eta LAGUNTZEN ORRIA GAZTELERAZ

Beka eskaera bideratzeko jarraibideak/argibideak:

Iaz Eusko Jaurlaritzako beka jaso zenuen?
- Zure egoera aldatu EZ bada edota bestelako daturik aldatu behar EZ baduzu, helbide honetara jo ezazu. Bertan, uztailean, SMS bidez jasotako KODEA sartu eta ONARTU. Ikastetxean ez duzue paperik aurkeztu behar. Jangela erabiltzaileen kasuan, ikastetxeak beteko ditu datu horiek.
- Aldaketa edo zuzenketaren bat egin behar baduzue, irailaren 16tik 20ra beherago azaltzen diren eraikin eta ordutegietako idazkaritzetara hurbiltzeko aukera duzue.

Eskatzaile berria zara edo iaz ez zenuen beka lortu?

- Ziurtagiri digitala (sinadura elektronikoa) izanez gero, helbide honetan eskaera online egin dezakezu. Jangela erabiltzaileen kasuan, ikastetxeak beteko ditu datu horiek.
- Gure idazkaritzetan aurkeztu beharreko dokumentazioa ekarriz, ondorengo leku eta ordutegietan:
 Lezo ikastola: irailaren 16tik 20ra, 10:30etik 12:30era
 Antxoko ikastola: irailaren 16tik 20ra, 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:30era
 Eraikin nagusia: irailaren 16tik 20ra, 10:00etik 13:00etara

Aurkeztu beharreko dokumentuak egoera ezberdin hauetan egonez gero: banandutako kasuan, hitzarmen erregulatzailea eta udaleko bizikidetza agiria; EAEn errenta aitorpena aurkeztu ez dutenek, diru sarreren agiria; errenta EAEtik kanpo aurkeztu dutenek, likidazio agiria; ezintasuna izanez gero, adierazten duen agiria.

 

PASAIA-LEZO LIZEOKO BEKA

1. Lizeoko bekak ohiko kuota soilik subentzionatzen du.
2. Lizeoko bekak ez dira berritzen, urtero egin behar da eskaera.
3. Eskaerak aztertzeko batzorde bat osatuko da eta honek Lizeoko Artezkaritza Kontseiluari erabakitakoa aurkeztuko dio.
2024-09-11
4. Lizeoko beka inprimakia HEMEN duzue. Eskaera Eusko Jaurlaritzako bekarekin batera aurkeztuko da goian aipatutako ordutegi eta egutegian.

Lizeoko beka eskatzeko baldintzak hemen:

1. Inprimakia behar bezala bete beharko da, argibideetan adierazten den dokumentazioa gehituz.
2. Beka Batzordeak eskatzaileekin bilera egiteko aukera izango du, hala erabakiz gero.
3. Eusko Jaurlaritzako beka eskatu behar da derrigorrez Lizeoko beka eskatzeko.
4. Beka eskatzaileek batzordeari aurkeztutako datuak egiaztatzeko baimena ematen die.

OHAR GARRANTZITSUA: Lizeoko beka eskatzen duten ikasleei Lizeoko kontu korrontea jarriko zaie Eusko Jaurlaritzako bekan.