Funtzionamendu egiturak

Primary tabs

Zuzendaritza

Zuzendaria
Artezkaritza Kontseiluak aukeratzen du Barne Araudian zehazten den prozeduraz. Bere funtzioak honakoak dira:

  • Urteko Plana Artezkaritza Kontseiluari proposatzea, hark aintzat hartu ondoren Batzar Nagusira eraman dezan
  • Plan Estrategikoa Artezkaritza Kontseiluari proposatzea, hark aintzat hartu ondoren Batzar Nagusira eraman dezan
  • Urteko Memoria egitea eta Artezkaritza Kontseiluan hark aintzat hartu ondoren Batzar Nagusira eraman dezan
  • Hezkuntza Proiektuaren planteamendua, Proiektu Curricularrarena eta hezkuntza jarduera koherenteak izan daitezen zaintzea
  • Gerentearekin elkarlanean, ikastolaren bideragarritasun ekonomikoa zaintzea
  • Zuzendaritza Taldea dinamizatzea
  • Oro har, ikastolaren funtzionamendu orokorraz arduratzea
  • Artezkaritza Kontseiluaren esanetara beti ere, hark agindutako eginbideak betetzea

Zuzendaritza Talde Eragilea
Osaketa:

  • Zuzendaria bera
  • Gerentea
  • Bi ikasketaburuak: Haur eta Lehen Hezkuntzakoa eta Bigarren Hezkuntzakoa eta Batxilergokoa 
     
Funtzioa:
  • Plan Estrategikoetan eta Urteko Planetan zehazten diren lanak betearaztea

Haur eta Lehen Hezkuntzako Zuzendaritza Taldea
Osaketa:

  • Ikasketaburua
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako koordinatzaile pedagogikoak
     
Funtzioak: 
  • Hezkuntza Proiektuaren planteamendua, Proiektu Curricularrarena eta hezkuntza jarduera koherenteak direla zaintzea
  • Etapen arteko koordinazioa ahalbidetzea
  • Bi etapa hauen funtzionamendu orokorraz arduratzea

DBH eta Batxilergoko Zuzendaritza Taldea
Osaketa:

  • Ikasketaburua
  • Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko koordinatzaile pedagogikoak
 
Funtzioak: 
  • Hezkuntza Proiektuaren planteamendua, Proiektu Curricularrarena eta hezkuntza jarduera koherenteak direla zaintzea
  • Etapen arteko koordinazioa ahalbidetzea
  • Bi etapa hauen funtzionamendu orokorraz arduratzea