Ibon Martin idazlea, 4. mailako ikasleekin
Pasaden ostiralean eta San Sebastian eguneko ospakizunarekin bat eginez Ibon Martinen bisita izan genuen ikastolan. Ikasleek, Onin eta Altxorraren Uhartea liburua irakurri dute gelan eta ostiralean Iboni liburuari buruzko galderak egiteko aukera izan zuten, benetan adi entzun zituztelarik idazleak kontatutakoak. Gainera, orain esku artean duen hirugarren liburuaren xehetasunak ere kontatu zizkien eta, Albaola Itsas Kultur Faktorian, gertatuko dela aurreratu. Bukatzeko, altxorraren bila jokuan ere ibili ziren taldeka. Zoragarri!