Lezo 4 urte: 6. mailakoen bisita
Urtarrilaren erdialdean LH 6ko ikasleak Lezoko ikastolako Txirritxen gelara joan ziren beraiek egindako ipuin zoragarriak erakustera.
Oso saio atsegina izan zen eta ikasle txikienek asko disfrutatu zuten.Beren harridurarako, ipuin horiek oparitu egin zizkieten, eta orain gelan dituzte, beren gozamenerako.
Hala, Lezoko Txirritx gelako ikasleek eta irakasleak seigarren mailako ikasleak zoriondu nahi dituzte egindako lan ikaragarri politagatik.