KAMISETA BERDEAK BERRIZ ERE KALEAN

Gure herriak eremu gorritik atera ondoren larunbatetan Eskola Kirola saioak egitera itzuli dira LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko gure gaztetxoak. Egoerak irauten duen bitartean ikasturte hasierako planari eutsiko dio Eskola Kirola egitasmoak. Ez da lehiaketarik izango, baina kirol desberdinak probatzeko aukera izango dute larunbatero: hockeya, irristaketa, erritmo saioak eta abar.

Asteazkenetan edo beranduen ostegunetan, hemen aurkituko dituzue hurrengo jardunaldiko ordutegiak.