PARETEK HITZ EGINGO BALUTE!
PARETEK HITZ EGINGO BALUTE!
Lizeoko bost eraikinetako pasilloetako paretek hitz egiten dute, bai. Zuei horren berri emateko #HORMABERRIAK atala aurkeztu nahi dizuegu gure eraikinetan jasotako adibide grafiko txiki bat aurkeztuz. Lehenengo irudian, San Pedroko eraikinean 3 urtekoek Joan Miróren "goizeko izarra" era praktikoan landu dutela ikus daiteke. Bigarren irudian, Antxoko eraikinean Xangok bere ikasleei eskatutako lanak daude ikusgai, euren jaiotza eguna kontatu dute mural banatan. Hirugarren irudian, LH3koen lana dago erakusgai, zentzumenak lantzen aritu dira haiek. LH4koek, bidaia agentzia bat sortu dute; ikusi haien proposamenak laugarren irudian. Eta bidaia txiki hau bukatzeko, DBH3 mailako ikasleek plastikan efektu optikoak lortzeko helburuz egindako lanak dituzue ikusgai.
Ez daude denak, baina ikusten diren guztiak badira.