ILUSTRATZAILEEN LANA EZAGUTZEN

Atzo goizean Joseba Larratxe “Josevisky” marrazkilariarekin izan ziren LH6ko ikasleak. Bideo honetan ikus ditzakezue pasarte batzuk. Pasaiako Udalaren “Euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko” programaren baitan Esti Vivancok idatzi eta Joseviskyk ilustratu duen “Argixorgin” eleberria irakurtzen aritu dira gure ikasleak azken asteetan. Atzo, Juanba Berasategi aretoan Joseviskyrekin liburuaz hitz egiten aritu ziren eta saioa bukatzeko, berriz, pertsonaia bat nola sortu eta marraztu ikasten aritu ziren gureak.