"HAURRAK ETA PANDEMIA" HITZALDIA ALVARO BEÑARAN ARANZABALEN ESKUTIK, ASTEARTEAN

Bizi dugun pandemia egoera honek haurrengan duen eragina aztertu eta familientzako baliagarriak izan daitezkeen tresnak eskainiko dizkigu Alvaro Beñaran Aranzabal pedagogo eta psikomotrizistak "Haurrak eta pandemia" hitzaldian.

Hitzaldia maiatzaren 4ean, asteartean, Lezoko ikastolan izango da arratsaldeko 18:00etan. Euskaraz.

Hauek dira landuko diren gaiak:

Pandemiaren eragina haurrengan eta helduen funtzioa horretan.

Pandemiaren eragina helduengan: hau ulertzea oinarrizkoa da haurren egoera ulertzeko

Pandemian nola bideratu emozioak, sentimenduak, haurrak nahiko babestuta egoteko.

Harremanaren kalitatea “antidoto” hoberena.

Hitzaldian osasun neurriak ziurtatze aldera (mugatutako aforoa dago), etorri nahi duzuen familioi ondoko formularioan izena-emateko eskaera luzatzen dizuegu:

IZEN-EMATEA

Etorri ezin duzuenontzat hitzaldia grabatu egingo da eta, ondorenean, Lizeoko webgunean jarriko da gaztelaniazko azpitituluekin.