GORA GURE BIHOTZAK! GORA LIZEOA!

Dantza izan ohi da Lizeo Egunen parte garrantzitsuetako bat. Aurten, ezer ez da berdin, baina ohitura zaharrei nolabait eusten saiatzeko beharra sentitu dugu. Kanta bat aukeratu genuen, garai zail hauei aurre egiteko alaia izan behar zuen, halabeharrez. Eta dantzagarria. Gure asmoentzako Modus Operandi taldearen “gora gure bihotzak” aproposa zela konturatu eta hura aukeratu genuen. Elementu bateratzaile bat aukeratu genuen jarraian: kolore bat. Berdea, gure kolorea, Lizeoaren kolorea. Eta urteroko ohiturari jarraituz gai bat aukeratu genuen ere. Zalantza handirik ez dugu izan gaitzak “komunitatea” aukeratzeko. Urte zail honetan konturatu gara eta inoiz baino presenteago izan dugu komunitate bat garela: ikasleak erdigunean eta familiak, ikasle ohiak, langileak, eta gure bost herri txikiak; Lezo, Donibane, Trintxerpe, Antxo eta San Pedro inguruan.

Azken urteetan Lizeo Eguneko koreografiak prestatzen aritu den Gotzon Poza ikasle ohi antxotarrak hartu du aurten ere koreografia asmatu eta ikasleekin lantzeko ardura. Lan polita egin duela ezin ukatu. Gozatu irudi hauen bitartez Lizeoko bost eraikinetan gure txikiek Lizeo Astean gozatu duten moduan. Gora gure bihotzak eta gora Lizeoa!