Tanta bat ikastolentzako
Aste honetan banatu dizkizuegu “Tanta” txartelak, 2021eko Kilometroak laguntzeko txartelak, hain zuzen ere.Txartelek bost euro balio dute eta ekainaren 25ean egingo den zozketan parte hartzeko aukera ematen dute. Saria 60.000 euroko da. Aurten, Kilometroak jaia Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolak ari dira antolatzen. Bizi dugun egoera berezi honetan jasoko duten laguntza eta elkartasun guztia asko eskertuko dutelakoan gaude. Tantaz-tanta euskal hezkuntza sustengatzen dugu.