ADIMEN EMOZIONALA: blog berria
Emozioak identifikatu, ulertu eta erregulatzen ikasi. Horixe da adimen emozionala. Gaian sakontzeko blog irekia zabaldu dugu material ugarirekin. Beraz, gure web orrian txertatuta dagoen Adimen Emozionala blogean nabigatzeko gonbita egin nahi dizuegu.
Oinarrizko emozioak, enpatia, haserrea, kalitatezko denbora eta mugak eta zigorrak… Gai desberdinen inguruko idatziak eta bideoak bildu ditugu zuentzako, gaurtik aurrera irekian eskainiko dugun blogean.
Lizeoan ardatz bilakatu da adimen emozionala aspalditik, eta horretan lanean dihardu orientazio departamenduko lan-taldeak. Besteak beste, formazioak egin dira langile guztientzat eta ikasleek Tutoretza Ekintza Planaren bidez gaia geletan lantzen dute ere.
Bloga, bereziki Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko familiei zuzenduta badago ere gure komunitate osoarentzako interesgarria izan daitekeela uste dugu.
Gonbidatuta zaudete!