PASAIAKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOAREN BILA

Jose Ignacio Muruaren ekimenez [guraso ohia eta gaur egun Lizeoko bi ikasleren aitona] DBH 1eko gureek Pasaiako erdigune geografikoa markatzeko ekitaldian parte hartu dute.

Hilaren 8an, Murua bisitan izan genuen Lizeoan. Ikasleei Pasaiako erdigune geografikoa topatzeko modua, eta horretarako burutu dituen eragiketa matematikoak, azaltzen aritu zen.

Hilaren 10ean, berriz, Murua ikasleekin Mitxintxolara igo zen, hura baita Pasaiako mugak ikusteko talairik onena. Jarraian, Pasaiako erdigune geografikoa markatzera abiatu ziren guztiak. Lizeoko DBH 1eko gela bakoitzak mezu bat sartu zuen Jose Ignacio Muruak lekua markatzeko prestatu zuen buzoian.