EGUZKI PLAKAK LIZEOKO ERAIKIN NAGUSIAN

Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak, Lizeoko goiko eraikineko teilatuan eguzki plaka fotovoltaikoak jarriko ditu udako oporraldian zehar. Bi aldeek lortutako akordioari esker 276 eguzki plaka fotovoltaiko jarriko ditu energia kooperatibak gure teilatuan. Goienerrek inguruan bizi diren bere bazkideei elektrizitatea banatzeko erabiliko du, tartean, Lizeoa bera. Lizeoak, bere aldetik, lehen 10-12 urtetan, plaken amortizazioa lortu arte, %20 deskontua izango du elektrizitate kontsumo fakturan eta %60 eta %70 artekoa hortik aurrera.