FESTA GIROAN
Batetik bestera ibili dira gure ikasle guztiak ikasturte amaieran. Argazki hauetan duzue adibide txiki bat: Antxoko bi urtekoek beren barrutian egin zuten txangoa; LH1ekoak ikastolako patioan egindako ur-festa; LH3koak zelaian, aldapan behera, sortu zuten ur-txirrista; eta DBH 1ekoak Zumaiara egin zuten txangoa.
Beti ere, lizeoa.eus orriko “irudi bildumak” atalera bisita egiteko gonbita egin nahi dizuegu. Bilatu han irudi gehiago.