BOST URTEKOAK LEZOKO ERAIKINEAN [BIDEOA]

Haur Hezkuntzako bost urteko Antxoko, Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko umeek Lezoko Ikastola ezagutzeko aukera izan dute. Taldeka joan dira Lezora eta modu honetan datorren ikasturtean haien ikastola izango dena ezagutzeko aukera izan dute. Bideo honetan Donibaneko taldearekin batera egin dugun bisita ikusi dezakezue.

LH2ko ikasleek ere Lizeoko goiko eraikina ezagutzeko saioa egin dute. Ikastola ezagutu eta, bide batez, inguruak ezagutzeko txango txiki bat egin zuten, Arrokaundietara.