Telebistan ezagun egin den Mikel Yanciren bisita jaso dugu gaur Lizeoan

Mikel Yanci “El Conquis” Telebista programako finalistaren bisita jaso dute gaur DBH 1eko gure ikasleek. Euskararekiko motibazioa lantzeko asmoz etorri da gurera eta gelaz gela ibili da.

Yanci telebistako programari esker ezagun egin bada ere izan du beste gairik ikasleekin konpartitzeko, berau, Donostian sorosle ere bada eta. Hondartzetako korronteen zergatiaz aritu zaie ikasleei eta aholkuak eman dizkie zailtasun baten aurrean nola jokatu behar den azalduz. Gai askoren inguruan gustura aritu dira ikasleak Yancirekin hizketan.