EGUZKI ENERGIA JASOTZEKO INSTALAKUNTZA IA PREST

Pasa den ikasturte amaieran eman genuen berria: GoiEner, Energia Berriztagarrien Sorkuntza eta Kontsumo Kooperatibarekin hitzarmena sinatu genuen gure eraikin nagusiko teilatuan energia ekoizteko sistema bat eraikitzeko.

Udako oporrak baliatu dira obraren zati garrantzitsuena egiteko. Hain zuzen ere, Lizeoko teilatuan 276 eguzki plaka fotovoltaiko jarri ditu energia kooperatibak. Epe ez oso luzean plaka horiek konektatu eta sarean jarriko dituzte, hartara, energia jaso eta banatzeko prest izango dira.

Goienerrek bere bazkideen artean energia banatzeko erabiliko du gure teilatuan eraikitako instalazioa. Lizeoak, bere aldetik, elektrizitate gastuan deskontu garrantzitsua lortuko du: lehen hamar urteetan %20an jaitsiko da fakturaren zenbatekoa eta handik aurrera %60 ingurukoa izango da deskontua.