EUSKARA PASAIAN, URRATS BAT AURRERA
Pasaiako Euskara Batzordeko kideak, tartean Edurne Urkiola Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria (argazkia: Oarsoaldeko Hitza)
Pasaia-Lezo Lizeoa Pasaiako Euskaren Aholku Batzordeko kide eta sutatzaile da duela hamar urte sortu zenetik, herriko zenbait eragilerekin batera. Egunontan, irudi eta izen berriak aurkeztu ditugu. Batzordeak BOKALE izena izango du aurrerantzean eta, hain zuzen ere, bokaleko sarreran aurkeztu ditugu asmo berriak.
Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoa garatzea izango da datozen urteetarako BOKALEk izango duen erronkarik nagusiena. Zenbait arlotan indar berezia jartzea da asmoa, hala nola: familia bidezko transmisioa; haur eta nerabeen aisialdia eta kirola; helduen euskalduntzea; lan-mundua eta merkataritza: administrazioa; eta hedabideak.
Plan berria eta irudi berria
Plan estrategiko berria marrazteko garaia iritsi da eta BOKALE gidari izango bada ere, ahalik eta parte-hartze handiena lortzea dugu helburu. Horretarako, laster komunikazio kanpaina bat hasiko da pasaitarren artean parte-hartze ahalik eta handiena lortzeko asmoz. Adi egon, beraz.
Euskararen Aholku Batzordeak azken urteetan lan-dinamika handia izan du eta horregatik irudi eta izen propioa izateko beharra sumatu dugu. BOKALE izena hartzea erabaki dugu, bokalea Pasaiako badiaren bereizgarri baita. Gainera, koloreek bereizten dituzte barrutiak irudi berri honetan. Lizeoko eraikinetan sarri ikusiko den irudia izango da BOKALErena.