ESKOLA KIROLA ARRAKASTATSUA LIZEOAN

 

Lizeoko 293 ikaslek eman dute izena aurten Eskola Kirolean. LH3, LH4, LH5 eta LH6ko 31 talde misto ariko dira aurten kirol jarduerak eginez, astean hirutan. Lizeoak 17 begirale eta koordinatzaile bat kontratatu ditu gure ikasleekin kirol jardueretan aritzeko. Pasa den asteazken arratsaldean ikasturte honetarako aurreikusita dagoen programazioa azaldu genien gurasoei ikastolako liburutegian. Argazkian, mahaian ezkerretik hasita, Edurne Urkiola, Pasaia-Lezo lizeoko zuzendaria; Lide Lujanbio, Lizeoko eskola kiroleko arduraduna; Sara Dorronsoro, Pasaiko Udaleko Eskola Kiroleko arduraduna; eta June Gonzalez, Oarsoaldeko Eskola Kiroleko ordezkaria ikus ditzakezue.

Aurkezpena hemen ikusi dezakezue euskaraz  eta elebitan