ESKATU LIZEOAN ERRIGORAKO SASKIAK

Aurten ere Errigorako saskiak nahi izanez gero azaroaren 8a arte izango dugu zabalik eskaera egiteko aukera Lizeoaren bitartez. https://docs.google.com/.../1FAIpQLScKISTFyrJXXq.../viewform

Auzolanean oinarritzen den ekimen honek bi helburu nagusi ditu, lehena Nafarroa Erriberako produktuak Euskal Herriko plazan jartzea. Eta bigarrena, Nafarroako euskalgintzari ekarpena egitea. Azken urteetan, esaterako, “zona no vascofona”n 1.500.000 euro banatu ditu ekimen honek ikastola, euskaltegi eta euskara elkarteen artean.

Aukeratu zure saskia hiru aukeren artean eta lagundu euskara.