"GAU BELTZA" IPUINA AURKEZTU DIGU EDURNE MITXEOK

Duela urtebete, Gau Beltzarekin bat, argitaratu zuen Edune Mitxeo irundar-lezoarrak “Gau beltza” bere lehen ipuina. Aurten, Lizeoko eraikin nagusiko liburutegira bisita egin du, liburuko hainbat pertsonaiaren laguntzarekin. Hain zuzen, Gau Beltzean oinarritutako ipuina erakusten aritu da Mitxeo gure ikasleei. Kepa Etxebarria errenteria-oreretarraren ilustrazioak jasotzen ditu ipuinean heriotzaren inguruko gogoeta egiten da. Ipuinaren sekretu gehiago jakiteko Oarsoaldeko Hitzak Edurne Mitxeori egindako elkarrizketa irakurtzea gomendatzen dizuegu: https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/11/06/edurne-mitxeo-gau-beltza-elkarrizketa/