EUSKAL ESKULTORE HANDIEN ARRASTOAN

LH4ko ikasleek iaz egiterik ezin izan zuten txango bat egin dute urria hasierako eguraldia lagun. Donostian ibili dira Basterretxea, Oteiza eta Txillidaren lanak bertatik bertara ikusten eta bide batez hutsaren kontzeptuaren inguruan hausnartzen. Gelan ere gaia lantzen aritu dira. Donostiako hiru hondartzen inguruan ibili direnez haiek zapaltzeko aukera ez dute alferrik galdu.