AURTEN HENDAIATIK DATOR TXOKOLATEA

Txokolatezko abenduko egutegiak eskatzeko aukera zabaldu dugu Lizeoaren bitartez. Hendaiako Ikastolako gurasoek bertako egoera ekonomiko larria arintzeko egiten duten ekimena da honakoa. Abenduko egun bakoitzak, hilaren 24a arte, badu bere txokolatezko pieza, eta egun batzuetan baita bina ere. Egin hemen zure eskaera eta lagundu Hendaiako Ikastola.