ETENGABEKO FORMAKUNTZA, GURE MARKA

Lizeoko Orientazio Departamentuak, mailaz maila, irakasleentzako formazioa saioak antolatu ditu ikasturte hasiera honetan. Hezkuntza eta zaintza emozionalean sakontzen aritu da gure lan-taldea hori baita, zaintza emozionala, gure ikastolaren oinarria.

Haur Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko irakasleak “Mindfullnes eta emozioen zaintzaren etika hezkuntzan” gaia landu dute hainbat saioetan Arnasent taldeko Naiara Gorroño eta Nerea Garciaren gidaritzapean.

Arnasent taldeko Naiara Gorroño eta Nerea Garcia Haur Hezkuntzako hezitzaileekin

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko irakasleek Naizen Elkarteko Bea Soler izan dute jaso dituzten saioen gidari. Hark, sexu-identitatearen ezagutza garatzen lagundu die gure irakasleei, ikasleen zaintza emozionalean eragiteko asmoz.

Naizen Elkarteko Bea Soler Lezoko Ikastolan

 

Bigarren zikloko irakasleek Dislegi Elkarteko Libe Oinederrarekin aritu dira dislexiari inguruan. “Gelarako estrategia metodologikoak dislexia duten ikasleen beharrei erantzuteko” izan da Oinederrak landu duen gaia.

Azkenik, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko irakasleek, Emoki taldekoen aholkuan jaso dituzte. Emozioa, teknologiak eta sexualitatea lantzen ditu aritu dira haien laguntzarekin.

DBHko lehen zikloko irakasleek Pedagogia Sistemikoko eskolak jaso dituzte Larraitz Mendizabalen eta Aitziber Esnaolaren eskutik. “Ikasle taldearen zaintza emozionalerako gakoak begirada sistemikotik” izan da bi saiotan landu duten gaia.

Bigarren zikloko irakasleek Jose Luis Gonzaloren formazioa jaso dute. Berau psikologo klinikoa eta irakasle formatzailea da. Nerabezaroaz eta krisi emozionalen kudeaketaz aritu da gureekin.

Jose Luis Gonzalo eraikin nagusiko liburutegian

Adimen emozionalean ibilbide luze eta aberasgarria ari gara egiten Lizeoan. Horren lekuko gure web orrian Adimen Emozionalari eskaini diogun tartea. Beste behin, han arakatzeko gonbita egin nahi dizuegu. Sartu hemen eta emozioen mundua ezagutu.